Real
edo De la Paz Mendialdea. Boliviako erdi-mendebaleko mendialdea, La Paz-eko departamendua hartzen duena, Boliviako Ande mendikateko Ekialdeko mendikatean. Ipar-mendebal hego-ekialde luzatzen da, Muñecas mendikatetik La Paz-eko haran sakoneraino. Illimani (6.882 m) eta Illampu (6.650 m) dira gailur garaienak. Eztainu hobi garrantzitsuak daude Real edo De la Paz mendialdean.