Randall, John Herman
Estatu Batuetako historialaria eta filosofoa (Grand Rapids, Michigan, 1899 - New York, 1980). Columbiako unibertsitatean historiako ikasketak egin ondoren bertako irakasle izan zen 1921etik aurrera. Bere lan nagusietako bat The Western Mind (1924, bi liburuki; Mendebaleko pentsakera). Filosofiari eta filosofiaren historiari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen: The Making of the Modern Mind (1924-1926, bi liburuki; Pentsamendu modernoaren bilakaera), Career of Philosophy in Modern Times (1962-1965, bi liburuki).
- Rancé, Armand Jean Le Boutillier de
- Rance
- Ranchi
- rand
- Randall, David
- Randall, John Herman
- Ranero
- Raney, Jimmy
- Rangoon
- rangundar
- Ranjit Singh