Randall, David
Estatu Batuetako arkeologo eta antropologoa, jatorriz ingelesa (Londres, 1873 - New York, 1945). Oxfordeko unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Egipton 1899-1901 urteetan eginiko indusketa lanetan parte hartu zuen. Zimbabweko hegoaldeko aztarnategietan lan egin ondoren Medieval Rhodesia (Erdi Aroko Rhodesia) obra idatzi zuen. Egipton eta Sudanen egon zen 1907tik 1911ra bitartean eta, Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Italiara joan zen hango arkeologiagune garrantzitsuenak aztertzeko. Obra nagusiak: Villanovans and Early Etruscans (1924), The Iron Age in Italy (1927, Italia Burdin Aroan) eta Italy Before the Romans (1928, Italia erromatarren garaia baino lehen).