Radek, Karl Sobelsohn
Sobietar politikaria eta kazetaria (Lemberg, egungo Lvov, Ukraina, 1885 - 1939?). Poloniako alderdi sozialdemokratako kide egin zen 1901. urtean eta Errusiako iraultzan borrokatu zen 1905ean. Erbesteratu beharra izan zuen eta Poloniako eta Alemaniako langileen aldizkarietan komunismoaren aldeko artikulu ugari idatzi zuen. Zimmerwald (1915) eta Kienthal (1916) hirietan egin ziren bakearen aldeko kongresuetan parte hartu