Radiguet, Raymond
Frantses idazlea (Saint-Maur-des-Fossés, 1903 - Paris, 1923). Lehen Mundu Gerraren ondorengo bere bizieran oinarritu zen Le diable au corps (1923, Deabrua gorputzean) gazte baten gorabeherei buruzko liburua idazteko. Sukar tifoideoak jota hil ondoren argitaratu zuten Radiguetek idatzitako bigarren eleberria: Le bal du comte d’Orgel (1924, Orgel-eko kondearen dantza).