Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rada, Teodoro

(“Radica”) Nafar mariskal karlista (Iruñea, 1827 - Santurtzi, 1874). Infanteriako kadete izan zen Lehen Karlistadan. Bergarako Besarkadaren ondoren Tafallan hartu zuen bizilekua 1868. urteko iraultza arte. 1872. urteko matxinadak huts egin zuenean Frantziarako muga pasa zuen. Ollo brigadierrarekin itzuli zen hegoaldera teniente koronel graduarekin. Udaben (Basaburua) zauritu zuten, eta Bordelera erretiratu behar izan zuen osatzeko. Nafarroan borrokatu ondoren Portugaleteko herria menderatu zuen. Somorrostroko guduan garaile irten ondoren Abantokoan zauritu zuten 1874. urteko martxoaren 29an eta biharamunean hil zen. Karlos erregegaiak mariskal izendatuz saritu zuen.