Queipo de Llano, Gonzalo
Espainiar militarra (Tordesillas, 1875- Sevilla, 1951). Monarkiaren aurkako matxinadan parte hartu ondoren (Cuatro Vientos, 1930) Portugalera alde egin behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Francorekin bat egin zuen eta Hegoaldeko gudarostearen buru egin zuten. 1939an teniente jeneral izendatu zuten eta geroago Sevillako kapitain jeneral. Gerra garaian oso ezaguna egin zen Andaluzian, Sevillako irratian egiten zituen hitzaldiak zirela eta; baina ezaguna, batik bat, gerran eta gerraondoan bere aginduz hil zuten jende mordo handiagatik da ezaguna.
- Queen Elizabeth uharteak
- Queens
- Queensland
- Queffelec, Henri
- Queiles
- Queipo de Llano, Gonzalo
- Queirós, Pedro Fernández de
- Queiroz, Rachel
- Quejo
- Quemoy
- Queneau, Raymond