Kanadako Artikoko uhartedia, 74° 30’-ko latitudetik gora dauden uharteak hartzen dituena, Parry eta Sverdrup uharte multzoak barne. Ellesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg dira uharte nagusiak. 390.000 km2 hartzen dute guztira eta 325 lagun bizi dira bertan.