Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quemoy

(Txin. Txin-men tao). Taiwango uhartea, Formosako itsasartean, 12 uharte txikiz osaturiko izen bereko uhartediko nagusia. 132 km2 eta 84.570 biztanle (2008). Txinako Fukien probintziako lurraldea izan zen, baina, komunistek Txinako lurralde gehiena hartu eta nazionalistak Taiwan-era bidali zituztenean, haien esku gelditu zen. Gaur egun Taiwanen lurraldea da.