Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

punk

izond. 1976. urte inguruan Londresko langile giroan sortu zen joera nihilistako higikundea. Izen bereko moda sortu zen aldi berean: galtza estuak, larruzko jaka eta jaka militarra, minigona, aurpegia kolore biziz margotua eta kateorratzak, besteak beste. || Higikunde horretako kidea.  v  Mus. Punk musika rock talde eta kantari ospetsuek zuten jarrera motelaren aurka sortu zen, ez baitzuten gaztediaren alderdi handi batekin harremanik, batez ere behe-mailako gaztediarekin. Punk musika talde nagusiak hauek izan ziren: Britainia Handian, Sex Pistols, The Clash, The Damned; eta, Estatu Batuetan, The Ramones eta Dead Kennedys, besteak beste. Musika higikunde horrek haustura handia ekarri zuen rock musikan, eta eragin handia izan zuen haren aurrerabidean.