punjabi
iz. Hizkl. Indiako ipar-mendebalean eta Pakistanen mintzatzen den hizkuntza indoariarra. Mendebaleko punjabi eta ekialdeko punjabi hizkuntzak bereizten dira. Majhi, jullundar doabi, povadhi eta droga dira dialekto nagusiak. Indiako konstituzioak onartzen dituen hamalau hizkuntzetako bat da. Hiztegiari dagokionez, mendebaleko hindieraren antzekoa da. Bi alfabeto bereizten dira, lahnda eta gurmukhi, baina gaur egun gurmukhia gehiago erabiltzen da lahnda baino. Punjabi hizkuntzaz idatzitako literatura urria baina oso antzinakoa da; pertsiera, arabiera eta sanskritoaren eragina du.