Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pujol, Jordi

Kataluniar politikaria (Bartzelona, 1930). Unió Democrática de Catalunya erakundeko kide batzuekin batera Banca Catalana sortu zuen 1959. urtean. Hurrengo urtean espetxeratu egin zuten kataluniar kulturaren eta abertzaletasunaren alde zuen jarreragatik. 1963. urtean aske geratu zen. Convergència Democràtica de Catalunya alderdia (CDC) sortu zuen 1975. urtean eta alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten bi urte geroago. 1980. urtean Generalitateko lehendakari hautatu zuten. Arazoak izan zituen epaitegietan Banca Catalanaren porrotaren ondorioz (1984-1986). Generalitateko lehendakari hautatu zuten berriz 1984, 1988 eta 1992ko hauteskundeetan. 1989an alderdiko idazkaritza nagusiaren postua utzi zuen alderdiko lehendakari izateko. Katalanera eta kataluniar kultura (irakaskuntza, irrati eta telebista), errepide sarea eta lurralde antolakuntza berria bultzatu ditu, besteak beste. 1980an Kataluniako Generalitateko lehen lehendakari hautatu zuten eta 2003 arte izan zen lehendakaria.