Puigblanch, Antonio
Kataluniar idazlea eta politikaria (Mataro, 1775 - Londres, 1840). Bartzelonako apaizgaitegian eta Alcalako unibertsitatean ikasketak egin ondoren, hebreerako irakaslea izan zen Alcalan. Cadizko gorteetako diputatua izan zen eta han bere ideia liberal erradikalak azaldu zituen. La inquisición sin máscara obra eman zuen argitara, Juan Antonio Llorente Errioxako historialariaren Historia de la Inquisición de España obrari erantzunez (1811). Fernando VII.a aginpidera iritsi zenean Londresa erbesteratu zen, baina Riegoren matxidanaren ondoren (1820) Espainiara itzuli zen eta diputatu hautatu zuten Mataroko hiritik. Absolutismoa itzuli zenez (1823) berriro ere erbestera joan behar izan zuen. Londresen monarkiaren aurkako obra bat eman zuen argitara, Opúsculos gramático-satíricos (1828-1834). Katalanerazko Itun Berria itzultzen lagundu zuen eta poema batzuk ere idatzi zituen hizkuntza horretan.
- Pugliese, Osvaldo
- puia
- puies
- Puig i Ferreter, Joan
- Puig, Manuel
- Puigblanch, Antonio
- Puigmal
- Puiu
- puja
- Pujana Arza, Juan Jose
- Pujana, Pedro