Puget Sound
Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko golkoa, fiordo antzekoa (Ozeano Barea), Washingtongo estatuan. 80 km zabal da eta 560 kilometro luze; Kanada eta Vancouver-eko uhartea bereizten ditu. 3.800 km-ko kostaldea du golkoak eta Everett, Seattle eta Tacoma industria eta merkataritza hiri garrantzitsuak daude, besteak beste, golkoan.