Puget, Pierre
Frantses eskultorea, margolaria eta arkitektoa (Marseilla, 1620 - Marseilla, 1694). Italiara jo zuen 17 urte zituela. Han Pietro da Cortona italiar margolari eta arkitekto handiaren ikaslea izan zen. Frantzian zen 1655. urtean, eta Atlantes eskultura ospetsua egin zuen Toulongo udaletxearentzat. Barrokoak zirela eta, eskulturak ez ziren Luis XVI.aren gustukoak izan, eta Pugetek Genoara jo zuen. Genoako elizetan lan egin zuen garai hartan eta Frantziara itzuli zenean bi eskultura egin zituen Versaillesko lorategietan jartzeko: Milon Crotonakoa eta Perseo Andromeda askatzen.