Puértolas Villanueva, Soledad
Espainiar idazlea (Zaragoza, 1947). Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen (1969). 1968-1970 bitartean España Económica aldizkariko erredakzioan lan egin zuen, baina aurrerago kazetaritza utzi zuen. 1971n Zientzia Politikoetako ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi behar izan zituen espediente batengatik. Estatu Batuetara joan zen, Santa Barbarara (Kalifornia), senarrari eman zioten diru laguntzari esker, eta han bizi izan zen hiru urtez, literatura eskolak emanez. 1975ean Madrila itzuli zen eta idazteari denbora gehiago eskaintzen hasi zen. El bandido doblemente armado (1980) eleberriarekin egin zuen debuta, eta Sésamo saria jaso zuen. 1983an Una enfermedad moral eta 1986an Burdeos (finalista Literatura Sari Nazionalean) argitaratu zituen. Gero haurrentzako bi eleberri labur idatzi zituen, bata 1986an, eta bestea 1987an. 1989an Espainiako literatura sari nagusietako bat jaso zuen, Planeta saria, Queda la noche eleberriarengatik. 1991n, Imagen de Navarra liburua argitaratu zuen, lurralde horretan zehar egindako bidaia sentimental gisa. 1993an, Anagrama saiakera saria irabazi zuen La vida oculta obrarengatik, idazlearen ofizioari buruzko gogoeta. Beste lan aipagarri batzuk: Días del arenal (1992); Recuerdos de otra persona (1996); La vida se mueve (1996); Gente que vino a mi boda (1998).
- puerperio
- Puerta, Xabi
- Puerto de la Cruz
- Puerto de Santa Maria
- Puerto Rico
- Puértolas Villanueva, Soledad
- puertoricar
- Pueyo
- Pufendorf, Samuel
- Pugatxov
- Puget Sound