Puerta, Xabi
Gipuzkoar antzerkigile eta gidoilaria. Hainbat antzezlan idazteaz eta estreinatzeaz gain –La piel prestada, perros de la lluvia, Alergia a picaduras de insectos, El amante de Lili Marlen, La derrota del ocaso, Guanahaní… – telebistan lanean dihardu, 1995. urtean Pausoka ekoiztetxean lanean hasi zenez geroztik. Gidoigile eta gidoi arduradun moduan aritu da hainbat telesailetan –besteak beste, Goenkalen–, eta ekoiztetxe horretako egitasmo eta garapen arduraduna ere izan da. 2001. urtean Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen Las migas del tiempo obra idazteko. Euskal Herria a escena: un pais en el teatro lana ere koordinatu zuen 1999. urtean.