Prus, Aleksander Glowacki
Poloniar idazlea, Boleslaw Prus izenaz ezaguna (Hrubieszow, 1847 - Varsovia, 1912). Bere garaiko gizartea deskribatu zuen, umore handiz, Varsoviako zertzeladak eta Kronikak kroniketan. 1881. urteaz geroztik eleberriak idazten hasi zen. Lan nagusiak: Anielka, Kamizelka, Katarynka (Organiloa), Lalka (Panpina) eta Faraoi (Faraoia). XIX. mendearen bigarren erdiko poloniar idazle handienetakoa izan zen.
- prozesu
- prozionido
- Prud’hon
- Prudentzio
- prunelido
- Prus, Aleksander Glowacki
- Prusia
- Prusiako urdina
- prusiar
- Prusias Ia Herrena
- Prusias IIa Ehiztaria