Prusias Ia Herrena
Bitiniako erregea K.a. 229-182 urteetan (K.a. 182. urtean hila). Bizantzioren eta Pergamoren aurka borrokatu zen, eta Anibal onartu zuen bere lurretan hura Erromatik ihesi zebilenean. Bere erreinua zegoen bezala gordetzeko aukera eman zioten erromatarrek Prusias I.ari, Anibal Erromaren eskuetara itzultzeko baldintzarekin. Anibalek, ordea, bere burua hil zuen.