Prud’hon
edo Prudhon, Pierre Paul. Frantses margolaria (Cluny, 1758 - Paris, 1823). Dijongo Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak eta Parisa jo zuen, ondoren, ikasketak osatzera. Canova italiar eskultorea ezagutu zuen Italian, eta Errenazimentuko pintura ikasteko aukera izan zuen. Rafaelek, Leonardo da Vincik eta Correggiok eragin handia izan zuten Prud'honengan. Saint-Cloud jauregia dekoratu zuen Josefine de Beauharnais erreginarentzat eta erretratu ugari egin zituen nobleek eskatuta. Lan nagusiak: Mme Anthony et ses enfants (1794), L’Impératrice Joséphine à la Malmaison (1805), La Justice et la Vengeance divine poursuivant le Crime (1808), Vénus et Adonis (1812).