Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prozesatzaile

iz. Ziber. Informazio datuak lantzen dituen egitura elektronikoa. Prozesatzailea banako logikoaz eta aritmetikoaz osatuta dago, eta badu, halaber, agindu egitura bat.  v  Prozesatzaile zentrala. Edozein ordenagailu digitalen zati nagusia; CPU laburduraz deitzen da askotan, ingelesezko Central Processing Unit esapidearen laburduraz. Prozesatzaile zentrala memoria nagusiaz, kontrol banakoaz eta aritmetika-logikarako tresnaz osatuta dago. Bera da ordenagailuek duten sistema osoaren buru fisikoa; berari loturik ditu inguruko tresnak edo kanpo aldeko tresnak, input-output tresnak (pantaila, inprimagailua eta teklatua, esate baterako) eta baita memoria gordeleku laguntzaileak. Prozesatzaile zentralaren kontrol banakoak ordenagailuak egiten dituen eragiketak erregulatzen eta integratzen ditu. ik. ordenagailu.