Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Proteo

Mit. Greziako mitologian, itsasoetako jainkoa, Itsasoko Agurea izenaz ere ezaguna. Etorkizuna igartzeko ahalmena izan arren, oso gutxitan erabiltzen zuen, horretara behartzen ez bazuten, bederen; oso zaila zen, gainera, inork bera horretara behartzea, eguerdian baizik ez baitzen itsasotik ateratzen, harkaitzen itzalpean lo kuluxka bat egitera. Ihes egiteko, gainera, itxuraz aldatzeko ahalmena zuen, eta oso forma beldurgarriak hartzen zituen.