Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

propileno

iz. Kim. Hidrokarburo etilenikoa (CH3CH:CH2). Kolorerik gabeko gasa da, alkoholetan eta eterrean urtzen da, eta uretan ere bai zertxobait. Irakite puntua -47,7 °C-takoa du. Petroliotik ateratzen da, cracking bidez, edota propanotik, deshidrogenazio bidez. Arriskutsua da, oso sukoia baita. Gainera, gas itogarria da. Propilenoa petrokimikako lehengai garrantzitsuenetakoa da; propilenoaren eratorriak dira isopropanola (azetona lortzeko erabiltzen da) eta propileno oxidoa (glizerina lortzeko erabiltzen da). Polipropilenoa lortzeko ere erabiltzen da; polimerizazio katalitiko bidez lortutako polipropilenoak dira, hain zuzen ere, detergente eta plastikoen industriaren oinarria. Akrilonitriloak, gasolina polimerikoak, azido akrilikoak eta zenbait erretxina binilikok ere propilenoa erabiltzen dute lehengai gisa. Propilenoaren konposatu ugari ezagutzen dira: propileno karbonatoa, propileno kloruroa, propilenoaren klorhidrina eta abar.