Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

produkzio

iz. Produzitzea, ekoizpena; produzitutako ondasunak.  v  Produkzio faktoreak. Ekon. Produkzio prozesuan erabiltzen diren baliabideak edo input-ak. Lurra, lana eta kapitala hartzen dira ekonomian hiru produkzio faktore nagusitzat.  v  Produkzio ondasuna. Teknologia maila jakin batentzat ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabiltzen den produkzio faktore kopurua eta lortzen den ondasun edo zerbitzu (output-a) kopurua erlazionatzen dituen funtzioa. Produkzio faktoreen arteko konbinazio jakin bakoitzarentzat atera daitekeen produktu edo zerbitzu kopurua adierazten du, diren produkzio metodorik eraginkorrenak erabiltzen direla onartuz. ik. ondasun.