Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

proboszideo

izond. Zool. Tronpa oratzailea eta bost behatzetako hankak dituen ugaztun apodunaz esaten da. Talde horretan munduko ugaztun handienak biltzen dira, elefanteak, adibidez. Oso azal lodia eta ile gutxikoa izaten dute, eta enborra laburra; burua mozkata eta altua, eta kopeta eta loki sinu handiak. Ez dute betaginik, baina oso ebakortz luze eta irtenak izaten dituzte, okertuak. Taldetan bizi dira, Asia eta Afrikako ospelaldeetan batik bat.