Proell-Moser, Annemarie
Austriar eskiatzailea (Kleinarl, Salzburgoko probintzia, 1953). 1970eko hamarraldiko eskiatzaile handienetako bat izan zen. Sei alditan irabazi zuen mendiko eskiko munduko txapelketa: 1971, 1972, 1973, 1974, 1975 eta 1979an, hain zuzen. 1980ko Olinpiar Jokoetan irabazle izan zen jaitsieran eta munduko txapeldun izan zen sail horretan bertan 1974 eta 1978an. Froga konbinatuko txapeldun izan zen, orobat, 1972ko eta 1978ko munduko txapelketetan.