(Gr. Priapos; Lat. Priapus). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, ugalkortasunaren jainkoa, baratzen eta mahastien zaindaria. Dionisos eta Afroditaren semea zen, zakil izugarri handi batez hornitua. Lampsakos (egungo Lapseki) hirian abandonatu zuen amak, eta hango aitagoia bihurtu zen.