Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

priakantido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako itsas arrainez esaten da. Priakantido gehienak kolorez gorri biziak dira, baina beste batzuk argiagoak edo tantodunak dira. Begi handi biribilak dituzte gehienek. Ozeano handietako tropiko aldeko itsasoetan bizi dira. Mota gehienak haragijaleak eta gauzaleak dira.