Priamo
(Gr. Priamos). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Troiako azken erregea eta Laomedonteren seme eta ondorengoa. Troia berriro eraiki zuen eta frigioekin bateginik, amazonen aurka borrokatu zen. Elezaharrak dioenez, 50 seme eta alaba asko izan zituen, hemeretzi bigarren emazte Hekubarekin (Hektor, Paris, Heleno, Deifobo, Kasandra, Kreus eta Polixena haien artean). Pirrosek hil zuen.