polo 1
iz. Lurburua. ◊ Zeru esferako iparburu edo hegoburua. || Elektr. Zirkuitu baten buruetako bakoitza. v Mat. Koordenatu polarretan erradio bektoreak marrazteko aukeratzen den puntua. v Polo geografikoa. Geogr. Lurraren biraketa ardatzak haren gainazala mozten duen bi puntuetako bakoitza. v Polo geomagnetikoa. Lurraren eremu magnetikoaren ardatzak haren gainazala mozten duen bi puntuetako bakoitza. v Lurraren polo magnetikoa. Ipar-orratzak ipar eta hego hemisferioan adierazten dituen bi puntuetako bakoitza; polo horietan indar magnetikoak irudikatzen dituzten zuzenkiak zutak dira lurraren gainazalari buruz. v Polo magnetikoak. Fis. Magnetizaturiko gorputz baten indar magnetikoak itxuraz sortzen diren guneak. l luzerako iman perfektu edo dipolo magnetiko batean, magnetismoa bi poloetan metatutzat hartzen bada, polo magnetikoa hala definitzen da:
m imanaren momentu magnetikoa delarik. r distantzia jakin batez aldendurik diren polo magnetikoen artean Coulomb-en legearen pareko indar lege bat betetzen da:
bertan, µ0 hutsunearen permeabilitate edo irazkortasun magnetikoa delarik. F indarra erakargarria da poloak zeinu desberdinekoak direnean, eta atzerakorra aldiz poloak zeinu berekoak direnean.