polisulfuro
iz. Kim. Sufrea eta metal bat elkartuz lortzen den gaia, eta molekula bakoitzean sufrearen atomoak (2tik 7ra) katea bat eratuz agertzea ezaugarritzat duena. Ur disoluzioan dauden sulfuro alkalinoei sufrea gehituz lortzen dira. Tetrasulfuroa eta pentasulfuroa koloratzaile organikoak ekoizteko erabiltzen dira.