Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

politeismo

iz. Jainko bat baino gehiago direla onartzen duen erlijio doktrina.  v Historian zehar ia erlijio guztien ezaugarria izan da, judaismoaren, kristautasunaren eta islamismoaren salbuespenarekin. Politeismoan, oro har, jainkoen arteko mailak bereizten dira, beste guztien gainetik jainko goren bat aurkitzen delarik. Jainkoen artean ezarritako hierarkia hori gizarte ordenaren araberakoa izan ohi da. Maiz askotan izadiaren indarrak edo gertakariak hainbat jainkoen esku ezartzen dira. Izadiari dagokionaz gainera, beste zenbait funtziorekin edo gertakarirekin loturik agertzen dira: osasuna, gerra, amodioa, lanbideak, etab. Garrantzi berezia izaten dute heriotzarekin eta heriotza ondoko epaiarekin zerikusia duten jainkoek. Antropomorfismoa ere politeismoaren ezaugarria izan ohi da; hala gertatzen zen adibidez antzinako greziarren erlijioan, jainkoen pentsamenduak eta jokabideak gizakienak berak baitziren.