Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

poliisopreno

iz. Kim. Kautxu naturalaren osagai nagusia den polimeroa [(C5H8)n]. Molekula pisua oso handia du. Sintesi bidez 1950ean lortu zen. Bi isomero geometriko ditu (cis eta trans). Kautxu naturala, adibidez, cis-1,4-poliisoprenoa da. Bi isomeroak sintesi bidez lor daitezke isoprenoa beroaren eta presioaren eraginpean jarriz katalizatzaile egokiak bertan direla. Gai termoplastikoa da.