Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polikletos

(Gr. Polykleitos). Greziar eskultorea (Sicione, K.a. V. mendea). Argosen bizi izan zen eta han egin zituen eskulturak, brontzezkoak gehienak. Giza gorputzaren harmonia adieraztea izan zuen xedea; gorputzaren proportzioak irudikatzeko kanon edo araudi bat sortu zuen, besteak beste gorputz osoak zazpi bururen luzera hartzen duela zioena. Kanon horri zor zaio haren eskulturetako gizon gazte, sendo eta atletikoaren irudia, Doriforo izeneko eskulturan gauzatu zuena eta geroztikako eskultoreen eredu gertatu zena. Haren eskultura gehienak galdu egin dira baina kopiak gorde dira. Lan nagusiak: Diskoforoa, Doriforoa, Diadumenosa, Amazona zauritua.