Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polarografo

iz. Kim. Polarografiako azterketak egiteko erabiltzen den tresna. Elektrolisi upela bateko bi elektrodoen artean ezartzen den potentzial diferentzia eta upelatik igarotzen den korronte elektrikoaren intentsitatea lotzen ditu. Anodoa upelaren zoruan dagoen merkurioa da, eta katodoa kapilare baten behe muturrean eratzen den merkurio tanta txiki bat. Neurtu nahi den disoluzioa elektrolisi upela horretan jartzen da.