Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polarografia

iz. Kim. Elektrolito batean dauden ioi edo molekula oxidagarriak edo erreduzigarriak ezagutzeko eta ioien kontzentrazioa neurtzeko erabiltzen den analisi metodoa. Polarizazio potentziala aldatzean gertatzen den korronte elektrikoaren intentsitate aldaketaren neurketan oinarritzen da. 1920. urtean hasi zen Heyrovsky txekiar kimikaria metodo hau erabiltzen, eta 1925ean egin zuen lehen polarografoa.