Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Podkamennaya Tunguska

Errusiako ibaia, Siberiako mendebalean, Ienisei ibaiaren adarra. 1.865 km luze da eta 250.000 km2-ko ibai arroa hartzen du. Siberiako Erdialdeko Ordokian du iturburua; Ienisei ibaiarekin bat egiten du Podkamennaya Tunguska herrian eta hortik datorkio izena. Ontziz ibil daiteke 1.140 km-tan zehar.