Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Po

Italiako iparraldeko ibaia. 652 km luze da eta 46.000 km2-ko ibai arroa eratzen du; Italiako eskualde aberatsenetik igarotzen da. Alpeetan du iturburua, Viso mendian (2.022 m). Piemonte, Lonbardia, Emilia eta Veneziako eskualdeak ureztatzen ditu eta Turin, Verceil, Piacenza eta Cremona-ko hirietatik igarotzen da Adriatikoan itsasoratu baino lehen. Meandro ugari ditu ibilguan zehar, eta delta handia eratzen du ibaiaren bokalean. Dora Riparia, Dora Baltea, Sesia, Ticino, Adda, Oglio eta Mincio dira Po ibaiaren adar nagusiak.