pneumotorax
iz. Med. Pleuraren barrunbean airea edo gasa sartzea. Idiopatikoa edo berezkoa izan daiteke (arrazoi ezagunik gabe, hautsi egiten da biriketako ehuna), baina, gehienetan, kolpe baten edo bronkioetako, biriketako edo pleurako gaitz baten ondorioz sortua izaten da. Eragilearen araberako sendabideak erabiltzen dira.