Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pluteazeo

izond. Bot. Agarikoen ordenako izen bereko familiako perretxikoez esaten da. Oin luzarana eta mehe samarra izaten dute, zuzena edo bihurria. Ez dute oinaren inguruko mintzik. Txapelaren azpiko xaflak estu eratuak dituzte. Egur usteletan hazten dira gehienak. Ez dira pozoidunak, baina jateko balio handirik ez dute. Bi genero biltzen dira familia honen baitan: Pluteus eta Volvariella generoak. Pluteus generokoak dira ezagunenak.