Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plunbajinazeo

izond. Bot. Plunbajinalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Belar landareak, zuhaixkak edo landare igokariak izan daitezke. Hosto bakunak dituzte, sustraiaren buruan kokatuak edo txandaka antolatuak. Loreak sexu bikoak eta bost hostokoak dituzte, mordoan edo buruxka modura eratuak. Gehienek fruitu lehorrak eta zabalgaitzak dituzte. 10 genero eta 500 bat landare mota biltzen dira familia honen baitan. Plumbago eta Limonium izenekoak dira familia honetako generorik ezagunenak. Oso lurralde hotz eta lehorretan izan ezik munduko beste guztietan daude zabalduak.