Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

platuxa

iz. Itsas arraina, gainaldea arrea orban zuriekin duena, jateko ona (Pleuronectes platessa).  v Platuxa (Pleuronectes platessa). Gainaldea arre grisaxka eta orban gorrixkekikoa duena. 40 cm inguru luze izaten da, gehienera 95 cm. Itsaspe hondartsua den lekuetan ibiltzen da, Groenlandiako hegoaldean, Islandiako itsasertzean eta Europako mendebaleko itsasertzetan batez ere. Jateko ona da, baina ez oso aintzat hartua.  v Platuxa latza (Platichtys flesus). Gaineko aldean azal latza eta hainbat karatxa arantzadunak dituena. Gehienek eskuineko aldean dituzte begiak (hura dute gainean), baina badira ezkerreko aldean dituztenak ere. 30 cm inguru luze izaten da. Harrak, eltxoen larbak, oskoldunak eta txirlak jaten dituzte batez ere. Atlantiko itsasoko ekialdean eta Mediterraneo itsasoan bizi da.  v Ameriketako platuxa (Reinhardtius hippoglossoides). Platuxa eta platuxa latza baino luzaranagoa eta kolorez ere argiagoa dena. Eskuineko aldean ditu begiak, eta ezkerrekoa ez du, beste platuxak bezala, erabat gainean. Oso gutxi egiten dira 40 cm baino luzeago. Arrain txikiak, harrak, oskoldunak eta soinberak jaten ditu. Groenlandiako hegoaldeko itsasertzetan, Ternua aldean eta Europako iparraldeko itsasertzetan bizi da.