platanistido
izond. Zool. Zetazeoen ordenako izen bereko familiako itsas ugaztun txikiez esaten da. Itxuraz izurdearen antzekoak dira; muturra ordea haiek baino luzeagoa dute. Lepagaineko ornoak libreak dituzte eta lepoa burutik eta gorputzetik ia bereizten ez dena. Bular-hegalak laburrak eta zabalak dituzte. Arrainak eta oskoldunak janez elikatzen dira. Ibai zabaletako bokaleetan bizi dira, Indiako, Txinako, Argentinako eta Brasilgoetan batez ere.