Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

platanazeo

izond. Bot. Hamamelidalen ordenako izen bereko familiako zuhaitzez esaten da. Genero bakarra, Platanus izenekoa, eta 10 zuhaitz mota biltzen dira familia honen baitan. Zuhaitz handiak eta adaburu zabalekoak dira. Xaflak botaz berritzen dute azal zaharra; kolorez gris berdaxka izaten dute hura, eta xafla bota duten guneetan horia. Eskuaren eiteko hostoak, 3-9 gingilekoak eta txorten luzekikoak, sexu banako loreak eta mordoan pilota baten gisa bildutako fruitu txiki iledunak dituzte. Berez Estatu Batuetako hego-ekialdean, Mexikoko iparraldean, Balkanetako penintsulan, Indian eta Indotxinan hazten da, baina lurralde horietatik kanpora ere landatzen da apaingarri gisa eta itzala emateko, parkeetan eta bide ondoetan batez ere.