Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pittsburgh

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiria eta ibai portua, Pennsylvaniako estatuaren hego-mendebalean, Allegheny eta Monongahela ibaien bilgunean (Ohio ibaia sortzen den gunean). 423.938 biztanle (2.402.700 biztanle hirialdeak). Unibertsitateak. Aireportua. Estatu Batuetako industriagunerik garrantzitsuenetakoa da Pittsburgh XIX. mendeaz geroztik eta altzairugintza (Westinghouse, Aluminium Company of America), metalurgia, petrolio findegiak (Gulf Oil Corporation), beiragintza, eraikuntza mekanikoak, makineria eta industria kimikoa dira industria nagusiak. Estatu Batuetako ibai portu nagusia da.  v Historia. Frantsesek okupatu zuten aurrena, estrategia balioagatik, eta Fort Duquesne izeneko gotorlekua eraiki zuten (1754). Ingelesek erasotu zuten lau urte geroago, eta frantsesek alde egin ondoren Pitt Fort gotorlekua eraiki zuten aurrekoa zegoen toki berean. Gotorlekuaren inguruan handitzen ari zen hiriari Pittsburgh izena eman zioten. Hiria asko handitu zen XIX. mendean, industria astunari eta ibai portuari esker.