Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pitta

iz. Zool. Pitidoen familiako genero baten eta genero horretako txorien izena.  v Indiako pitta edo Bengalako zozoa (Pitta brachyura). 18 cm inguru luze dena, eta bizkarralde berde urdinxka eta burua eta hegoak zuri beltzak dituena. Habia lurrean edo sasietan egiten du. Intsektuak eta harrak jaten ditu. Elikatzeko eran zozoen antza du, lurrean ez dela ez baitu harrapatzen ezer. Asiako hegoaldean, batez ere Indian bizi da.  v Pitta hego-urdina (Pitta erythrogaster). Hegoak, bizkarra, mokoa eta papoaldea urdinak eta sabelaldea gorri zurixka dituena. Hegan egiteko gaitasun gutxi du, eta bizitzako parterik handiena lurrean ematen du. Intsektuak eta harrak jaten ditu. Indiako ekialdetik Txinara bitarteko lurraldeetan bizi da.