Pepin Heristalgoa
Austrasiako jauregizaina, Gaztea deitua (?, 635 - Jupille, 714). Neustriarrak garaitu ondoren hiru erresuma frankoak bateratu zituen eta Teodoriko III.a merovingioa izendatu zuen guztien buruzagi. Bere seme Grimoaldo II.a Neustria-Burgundiako jauregizain izendatu zuen eta, 689-695 urteetan Rhin ibaitik iparraldera egotzi zituen frisiarrak. Karlos Martel-en aita zen eta Teodoaldo biloba izendatu zuen ondorengo.