Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pindo mendiak

(Gr. Oroseira Pindhou). Greziako mendialde nagusia, Balkanetako mendien jarraipena; ipar-mendebal hego-ekialde igarotzen du Greziako penintsula, bizkar hezurra balitz bezala. Epiro eta Tesalia bereizten ditu. Smolikas da gailur gorena (2.632 m). Haritz, arte eta pinu basoak daude. Neguan elur asko egiten du, eta oro har euri asko. Pindo mendialdean dute iturburua Greziako ibai nagusiak: Akelus eta Megdova sartaldeko maldetan, eta Aliakmon eta Pinios sortaldekoetan.