Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pindaro

Greziar olerkari lirikoa (Kinozefale, Tebastik hurbil, K.a. 518 - Argos?, K.a. 438). Garai hartako olerkari liriko ospetsuenetako bat. Agatokle eta Hermioneko Laso olerkiarekin ikasi zuen Atenasen. K.a. 476. urtean Siziliara joan zen, eta Hieron eta Teron tiranoen gorteetako olerkari izan zen. Atenasa itzuli zenean, ospe eta ohore handiz bizi izan zen. Pindaroren poesia hamazapi liburutan biltzen da: erlijio kantuak (peaneak, ditiranboak, prosodioak, partenioak, eta hiporkemak), eta kantu profanoak (enkomioak, trenoak eta epinizioak). Epinizio edo garaipenezko odetan, Olinpiar Jokoetako eta beste joko batzuetako garaileak goraipatu zituen. Tebastarra izan arren, doriar dialektoan idatzi zuen, lirikan egin ohi zen bezala.