Pincus, Gregory Goodwin
Estatu Batuetako biologoa eta sendagilea (Woodbine, New Jersey, 1903 - Boston, 1967). Harvardeko unibertsitatean, Ingalaterran eta Alemanian egin zituen ikasketak eta Harvard-en, Worcester-en, Medford-en eta Bostongo unibertsitatean egin zuen lan ondoren. Esteroideek antzutasuna eragiteko duten gaitasunaz hainbat ikerketa egin zituen. 1951n hormona sintetikoak egiteko lanetan eta obulazioa eragozteko metodoak bilatzen hasi zen Biologia Esperimentaleko Worcester Fundazioan. Ikerketa horien ondorioz asmatu zen lehenengo egiazko pilula antisorgailua (1956).